Mendi ibilaldia eta bazkaria antolatu ditu Xulufrinak Lesakako sare feministak azaroaren 5erako

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 27a, 14:00

Xulufrinak Lesakako Sare Feministak mendi ibilaldia eta bazkaria antolatu ditu azaroko lehen iganderako.

Unanura irteera eginen dute eta Arranon eginen den bazkarirako txartelak azaroaren 2a baino lehen eskuratu beharko dira

Xulufrinak Lesakako sare feminista berriz ere martxan da eta azaroaren lehen iganderako mendi ibilaldia eta bazkaria antolatu ditu. Azaroaren 5ean, igandean 09:00etan abiatuko dira Plaza Zaharretik eta Unanura mendi buelta eginen dute eta gero Arrano elkartean bazkaria izanen dute. Bazkarirako txartelak 15 euroren truke eskura daitezke, azaroaren 2a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun