'Martinis con sabor a pólvora' antzezlana eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 26a, 10:00

Argazkia: Kulturklik.

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak gonbidatuta, Martinis con sabor a pólvora antzezlana ikusteko aukera izanen da larunbat honetan, urriaren 28an, Berako Kultur Etxean. Gaztelaniaz izanen da eta sarrera bortz euro ordaindu beharko da. 19:00etan hasiko da.

Humberto Roblesen lana da, Alazne Etxeberriaren zuzendaritzapean egina. Antzezleak Amaia Urrestarazu, Lourdes Mendizabal, Maite Amarika eta Maite Etxeberria dira.

Umore beltzeko komedia bat da, sekretu aitorrezinak eta bolbora zapore bat aireratuko dituena: Gau batean, martini batzuen berotasunean, elkarren artean hagitz ezberdinak diren lau lagun elkartzen dira solastatzeko eta haien intimitateak argitzeko. Tentsioa areagotuz joanen da horietako baten senarra hilda agertzen denean. Suizidioa edo hilketa? Krimen baten konplize izanen dira ala aitortuko dute?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun