'Iraganeko zatiak' Bortzirietan grabatuko duten film laburrerako dirua lortzeko diru-bilketa abiatu dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 26a, 19:00

Azaroan eta abenduan eginen dute filmaren grabaketa eta Bera eta Lesakaz gain, Zumaian ere grabatuko dute

Enjoy the Silence ekoiztetxea osatzen duten Saioa Zabalak, Eneritz Zapiain beratarrak eta Mikel Castellanok diru bilketa abiatu dute, Iraganeko zatiak film laburra grabatu ahal izateko. Grabaketa Beran, Lesakan eta Zumaian eginen dute bortz egunez, azaroan eta abenduan.

Proiektuari buruz informazio gehiago lortzeko edo diruz laguntzeko egin klik hemen. Dirua figurazio kostuetarako, produkziorako, garraio kostuetarako, materialerako eta ordainketetarako erabiliko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun