85 eta 90 urteko bazkideak omenduko ditu Lesakako San Fermin elkarteak larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 25a, 18:00

Aurten Alondegian dantzatuko zaie aurreskua omenduei eta ez plazan.

Elkartearen Eguna aurreskua dantzatuko zaie Alondegian eta bazkaria izanen dute Zalainen

Lesakako San Fermin jubilatu elkartearen eguna ospatuko dute urriaren 28an. Larunbatean 12:30ean aurreskua dantzatu eta oroigarria emanen zaie 85 eta 90 urteko omenduei Alondegian eta 14:00etan bazkaria Zalain jatetxean izanen dute. Txartelak 40 eurotan eskura daitezke jubilatuen ostatuan eta gaur izanen da horretarako hondarreko eguna.

OMENDUAK

Aurten 90 urte egiten dituztenak (1933an jaioak)

Modesto Marroso, Elvira Etxarte eta Juan Mikelarena.

Aurten 85 urte egiten dituztenak (1938an jaioak)

Maria Teresa Ariztegi, Asuncion Lopez, Juan Irazoki, Luis Aranguren, Jose Iturria, Maria Jesus Aiestaran, Nieves Iriarte, Julia Zaporta, Fernando Reyes, Teresa Altzugarai, Angel Mari Telletxea eta Micaela Aizpuru.

 

Bazkaria Zalainen, dantzaldia eta txapelketetako sariak

Bazkariko menuari dagokionez, arrain pudina, foie-moussea, frijituak, perretxiko gainerreak, limoi sorbetea eta, aukeran, legatz-kokotea edo legatza plantxan edo legatza itsaskiz betea edo saihets-artekoa roquefort erara edo ahate-urinekoa laranja saltsarekin izanen dute. Postrerako euskal pastela izozkiarekin, dena edari, kafe eta likoreekin hornitua. 16:30ean dantzaldia izanen dute eta gero, elkarteak antolatutako txapelketetako irabazleei sariak emanen zaizkie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun