‘Auzolangiltza’ dokumentala estreinatu dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 24a, 17:00

Jendetza bildu zen Etxalarko Pello Apezetxea kultur etxean 'Auzolangiltza' dokumentala ikustera.

Udazkeneko Kultur egunen lehen ekitaldia izan zen larunbat arratsaldean Pello Apezetxea kultur etxean

Etxalarko Udazkeneko Kultur egunen barrenean, Auzolangiltza dokumentala eta solasaldia izan zituzten larunbat arratsaldean Pello Apezetxea Kulturgunean. Herritar andana gerturatu zen ikustera eta, gero, garai bateko eta gaur egungo auzolanez gogoeta egin zuten be, Tolomendi elkarteko kideek

 

Etxalarko kultur egunen bigarren ekitaldia azaroaren 11n izanen da. Sahatsa dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du frontoian, larunbatean 19:00etan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun