Ortzirale honetan emanen diote hasiera Arantzako Kultur Egunei

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 24a, 14:00
Joan den urteko Baserritarren Egunean hartutako irudia. Argazkia: Mikel Larretxea.

Hitzaldia, kontzertua, antzerkia, partxis eta mus txapelketak, ipuin kontalaria eta nola ez, Baserritarren Egunak osatuko dute aurtengo Arantzako Kultur Egunetako egitaraua. Ikusi albiste barrenean xehetasunak.

Urriaren 27a, ortziralea
  • 19:00etan Elikadura sistema osasunaren begiradatik hitzaldia liburutegian. Hizlaria: Goiuri Aresti Alberdi.
Urriaren 28a, larunbata
  • 19:00etan Iñaki labaka + LBK band taldearen kontzertua gorapean.
Urriaren 29a, igandea
  • 18:00etan Magma Mia helduentzako antzerkia eskolako gimnasioan.
Azaroaren 1a, asteazkena
  • Ekaitza Elkarteak antolatuta, goizean hasita, Baserritarren Eguna. Aurtengoa XXVII. edizioa izanen da eta goizean goizetik herritarrek baratzeko produktuak, aziendak, nekazaritza tresnak eta eskulanak erakusgai eta salgai paratuko dituzte. Herritarrentzako gazta eta azienda lehiaketak ere eginen dituzte eta postua paratu nahi dutenek edo lehiaketetan parte hartu nahi dutenek urriaren 25a izanen dute izena emateko azkeneko eguna. Aziendak eraman nahi dituenak Joxe Jabier Mitxelenari edo Josu Larretxeari erran beharko dio; postua paratu nahi dutenek Belen Mutuberriari eta Sonia Iturriari eta gazta lehiaketan parte hartzeko Ainhoa Alzuriri.
Azaroaren 4a, larunbata
  • 16:00etan partxis txapelketa Ekaitza Elkartean.
  • 18:00etan mus txapelketa Ekaitza Elkartean.
Azaroaren 5a, igandea
  • Ameli ipuin kontalaria eskolako gimnasioan. 17:00etan Haur Hezkuntzako eta 1. eta 2. mailako haurrentzat eta 18:00etan 3. mailatik goitiko haurrentzat.
  • Ondotik merienda haurrentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun