Gaztearen Maketa Lehiaketaren finalera pasatu da Oihana Amoros aranztarra

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 24a, 12:00

Gaztearen XXXII. Maketa Lehiaketara aurkeztu dituzten lanean artean, aukeraketa egin du epaimahaiak eta fase hori gainditu du Oihana Amoros aranztarraren Ameslari kantak.

Guztira 20 kanta dira lehenbiziko galbahea pasatu dutenak eta orain botoa emateko epea zabaldu dute. Maketa bozkatuena finalera pasatuko da, baita epaimahaiak aukeraturiko bertze hainbat lan ere. Botoa urriaren 30era arte lotura honetan eman daiteke eta finala azaroaren 16an izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun