Lesakako San Fermin elkartearen eguna ospatuko dute urriaren 28an

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 23a, 09:00

Aurten ere aurreskua dantzatuko zaie omenduei baina plazan egin ordez Alondegiko arkupetan dantzatuko zaie.

Lesakako San Fermin jubilatu elkartearen eguna ospatuko dute urriaren 28an. Larunbatean 12:30ean aurreskua dantzatu eta oroigarria emanen zaie 85 eta 90 urteko omenduei Alondegian eta 14:00etan bazkaria Zalain jatetxean izanen dute. Txartelak 40 eurotan eskura daitezke hilaren 25a arte jubilatuen ostatuan.

Bazkariko menuari dagokionez, arrain pudina, foie-moussea, frijituak, perretxiko gainerreak, limoi sorbetea eta, aukeran, legatz-kokotea edo legatza plantxan edo legatza itsaskiz betea edo saihets-artekoa roquefort erara edo ahate-urinekoa laranja saltsarekin izanen dute. Postrerako euskal pastela izozkiarekin, dena edari, kafe eta likoreekin hornitua. 16:30ean dantzaldia izanen dute eta gero, elkarteak antolatutako txapelketetako irabazleei sariak emanen zaizkie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun