Auzo batzarrei ekinen die berriz ere Lesakako udalak aste honetan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 24a, 11:00

Ladis Satrustegi alkatea zenbait herritarrekin solasean 2020an egindako auzo batzarretako batean.

Udal ordezkariekin hainbat gairen inguruko kezkak eta iritziak elkarbanatzeko aukera izanen da auzoz auzo

Duela hiru urte hasitako bidetik, datozen egunetan berriz ere auzo batzarrak deitu ditu Lesakako udalak. Bertan, hainbat gairen inguruko kezkak eta iritziak udal ordezkariekin elkarbanatzeko aukera izanen dute eta herritarrak parte hartzera deitu ditu udalak.

Urriaren 27an, ortziralean 18:00etan, Legarbaratzean (lau blokeetan), Azkaine, Otsango eta Albistur karrikak eta Itturrunzubiko plazoletan 19:30ean, Antoiu, Koskontako bidea, Itturunzubi, Estrata eta Albistur.

Urriaren 28an, larunbatean 10:30ean, Bixkantxeneko plazan (euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan), Albistur, Zarandia, Arretxea, Ote eta Pikuzelaia karrikak eta 12:00etan plazan (euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan), Beheko Plaza, Plaza Zaharra, Plaza Berria eta Sumusa karrikak.

Urriaren 29an, igandean 10:30ean, Bittiriko plazan, Bittiriko plaza, Bittiria eta Garaikomendi karrikak eta 12:00etan Eltzetako plazan, Eltzeta, Arratzubi eta Martxanpaita karrikak.

Urriaren 30ean, astelehenean 19:00etan Linddurren bordan, Nabaz, Katazpegi, Zala, Auzoberri, Endara, Frain, Izotzaldea eta Otsango auzoak.

Lesakako udaletik jakinarazi dutenez, Alkaiaga eta Zalain Zoko auzoetako bilerak hurrengo egunetan iragarriko dituzte. Aldi berean, bileretan parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak, «zure behar, iritzi eta ideiak elkarbanatzera. Zure ahotsa garrantzitsua da, denen artean egiten dugulako Lesaka, denen artean Lesaka Gara».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun