Tigre eltxoaren ugalketa prebenitzeko jardunaldia eginen dute Beran asteartean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 21a, 10:30

Eltxo beltz bat da tigre eltxoa; arrasto zuria du burutik toraxera eta pintta zuriak hanketan eta sabelaldean. James Gathany, CDC/ Wikipedia.

Tigre eltxoak kezka eragin zuen udan Beran. Hainbat lekutan fumigazioak egin zituzten, eta orain, eltxo horri buruz gehiago jakiteko jardunaldia eginen dute.

Urriaren 24an, asteartea, izanen da jardunaldia 18:30ean Beralandetan. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak, Berako Udalak, Life Nadaptak eta Life erakundeek antolatu dute.

Aitor Elexpuru alkateak eginen du aurkezpena. Ondotik, eltxo tigreari buruzko oinarrizko informazioaren, ezaugarrien eta biologiaren inguruko kontuak aletuko dituzte.  Gaian profesionalek hartuko dute hitza gero eta eltxoen ugalketarekin lotutako arriskuak eta arazoak landuko dituzte eta Berako tranpen bilakaera eta aurkikuntzen inguruko informazioa emanen dute. Bukatzeko, galderen txanda izanen da.

Gaian interesa duen orok parte hartzen ahal du jardunaldian, baina, bereziki deialdia Berako herritarrei eta etxe-jabeei egin diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun