‘Komunikazio ez bortitza’ solasaldia izanen dute urriaren 23an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 21a, 10:00

Nerea Mendizabal, joan den urtean Goizuetan eman zuen hitzaldi musikatuan.

Nerea Mendizabal psikopedagogo eta gizarte hezitzailearen eskutik, astelehenean 17:30ean erabilera anitzeko udal aretoan izanen da. Parte hartzeko ez da izenik eman beharko, apuntatu gabe ere agertzen ahal izanen da.

«Geure buruarekin eta bertzeekin nahi dugun komunikazioa lortzeko» Komunikazio ez bortitza izeneko solasaldia eskainiko du Nerea Mendizabal psikopedagogo eta gizarte hezitzaileak urriaren 23an, astelehenean, 17:30ean Lesakako Udalaren erabilera anitzeko aretoan, Koskontako Bidea karrikako 7. Zenbakiko bigarren solairuan. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute saioa.

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gaineratu duenez, «prebentzio esku-hartze hauek gure herrietako behar eta eskaerei erantzute aldera antolatzen ditugunez; elkarlana ezinbertzekoa da batzuek antzeman eta jakinaraztea eta bertzeek esku hartzeak diseinatu eta aurrera eramatea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun