Erizain aritzeko lan eskaintza egin dute Lesakako Andra Mari Zahar Etxean

Ttipi-Ttapa 2023ko urriaren 20a

Andra Mari zahar etxean erizain lana egiteko eskaintza zabaldu dute.

Lesakako Andra Mari Zahar Etxeak erizain lanetan aritzeko lan deialdia egin du. Interesatuak dauden pertsonek curriculuma andramari@lesaka.eus edo tsocial@lesaka.eus helbide elektronikoetara bidali behar dute.

Erizain aritzeko, erizaintzan diplomatua edo graduatua den pertsona behar dute. Mugagabeko kontratua eskainiko zaio, oposizio-lehiaketa bitartez lanpostua betetzen den arte. Astelehenetik ortziralera goizez ariko litzateke.

Curriculumak andramari@lesaka.eus edo tsocial@lesaka.eus helbide elektronikoetan aurkeztu behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun