Haizea Loira ipuin kontalaria Lesakan ariko da urriaren 24an

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 20a, 17:00

Haizea Loirak berak idatzitako 'Letrekin dantzan' ipuina kontatuko du asteartean Lesakako liburutegian.

‘Letrekin dantzan’ bere ipuina kontatuko du liburutegian asteartean 17:30ean

Liburutegien egunaren ospakizunen barrenean, Haizea Loira Matxiñena ipuin kontalariak Letrekin dantzan berak idatzitako ipuina kontatuko du urriaren 24an, asteartean 17:30ean Lesakako liburutegian. 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako emanaldia da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun