Ortziralean bukatuko da Berako gaita eta atabala ikastaroan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 17a, 20:00

Azken urteetan bezala, aurten ere gaita eta atabala jotzen ikasteko ikastaroa antolatu dute Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak. Ortziralean, urriaren 20an bukatuko da izena emateko epea.

Behin izena emateko epea bukatuta, azaroan hasiko da ikasturtea eta larunbatetan elkartuko dira Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan 11:00etatik 12:00etara. Ekainean bukatuko da ikasturtea.

Izen ematea lotura honen bidez egin behar da, eta norbaitek zalantzaren bat badu 948 63 12 22 zenbakira deitu edo kultura@bera.eus helbidera idatzi dezake. Ikastaroak 100 euroko prezioa du eta gutxienez 5 lagun apuntatu beharko dira talde bakoitzean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun