Laxoa eta paxaka ikastaroa izanen dituzte Beran ortziralean hasita

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 17a, 11:00

Laxoa eta paxaka jokatzen ikasteko aukera izanen da Beran.

Labiaga ikastolako Mikel Altzurik sustatuta, laxoa eta paxaka jokatzen ikasteko ikastaroa izanen dute Beran. Ortziraletan izanen dute Eztegara frontoian, sei astez 17:00etatik 18:00etara. 10 urte baino gehiago dituztenek egiten ahalko dute ikastaroa.

Ortzirale honetan, urriaren 20an hasiko dira, eta lehen bi saioak doan izanen dira probatzeko. Ondotik, ikastaroak 20 euroko prezioa du. Hala ere, Labiaga ikastolako komunitateko kideek eta Bortzirietako Pilota Elkarteko kideek 15 euro ordaindu beharko dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun