Berako Udalak jakinarazi du heldu den egunetan bukatuko dituztela parkea berritzeko lanak

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 16a, 16:00

Azken asteetan, Toki Ona institutu ondoan dagoen haur parkea konpontzeko lanetan aritu dira Beran. Udalak jakinarazi duenez, jolastokiko piezak dagoeneko paratuak egon arren, oraindik ere parkea bukatzeko lanetan ari dira argiteria, bankuak, paperontziak eta bizikleten aparkalekuak paratzekoak baitituzte. Lan horiek heldu den egunetan eginen dituztela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun