Bidasoa ibaiaren bazterrak garbitu dituzte hainbat herritarrek Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 16a, 18:00

Recicla-Birziklatu elkarteak antolatuta, Bidasoa ibaiaren garbiketa egin zuten larunbatean Bera eta Lesaka lotzen dituen San Miguel zubian hasi, eta Hondarribiraino hainbat eremutan.

Beran 15 lagun inguruko taldea elkartu zen erreka bazterrak garbitzeko eta giro hagitz onean aritu ziren lanean. Biriatuko Udalak kamioi bat eraman zuen Beran bildutako zaborra biltzeko, eta ondotik, hamaiketako izan zuten Irun eta Hendaia arteko Avenida zubian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun