Hala, asteburu honetan IrriSarri Bike Enduroren txanda izan da eta ehun txirrindulari baino gehiagok parte hartu dute, sei kategoriatan banatuak. 21,6 kilometroko ibilbideak osatu dituzte guztira, 1.117 metroko desnibelarekin.
Mailaz maila Lierni Lekuona (emakumeak), Jonathan Santiago (master 30), Alirio Ascanio (master 40 eta 50), Gorka Elkorobarrutia (18 urtez beheiti), Hodei Aleman (23 urtez beheiti) eta Jon Uranga (elite) izan dira onenak Igantziko proban.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!