17:30ean hasita kalejira egin zuten Parte Zaharreko karriketan, eta ondotik emanaldia egin zuten Zuloaga plazan. Hasteko agintariena dantzatu zuten talde guztiek, eta ondotik lurraldeka banatuta dantzatu zuten. Berako Makil dantzak dantzatu zituzten Berako dantzariek Nafarroako bertze taldeekin batera.
Berako Txistulariak eta Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako zazpi txistulari joan ziren dantzariekin batera, eta beraiek izan ziren Berako Makil dantzak jo zituztenak.