Mikel Artieda eta Zazpiketers taldeak 'Bidai' diskoa aurkeztuko du asteazkenean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 9a, 09:00

Mikel Artieda musikari beratarrak  Zazpiketers taldearekin ondu duen 'Bidai' diskoa aurkeztuko du asteazkenean herritarren aitzinean

Emanaldia asteazkenean, hilaren 11n izanen dira Berako Kultur Etxean 20:00etan hasita. Sarrerak aitzinetik erosten ahal dira Agaran prentsa dendan 7 euroren truke.

Kontzertuan Mikel Artieda ahotsarekin eta baxuarekin ariko da, gitarran Bixente Martinez, teklatuan Aitor Amezaga eta baterian Karlos Aranzegi.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun