Berako Udal Kiroldegian kudeatzaile lanpostua betetzeko deialdia egin dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 6a, 15:30

Urriaren 20a arte aurkezten ahalko dira eskabideak eta aukeraketa test teoriakoaren, curriculumen balorazioaren, proiektuen aurkezpenaren eta elkarrizketa pertsonalaren bidez eginen da

Berako Udal Kiroldegian kudeatzaile lanak eginen dituen langile bat behar du Sastrako Kirol Zerbitzuak enpresa publikoak. Enpresako langileek betetzen dituzten eginkizunak integratzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, eta  kirol-instalazioak eta zerbitzuak zuzentzea izanen dira kontratatutako langilearen lanak.

Lan-eskaintza Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Doneztebeko Agentziaren bidez eginen da eta interesatuek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • Espainiako edo Europar Batasuneko herritarra izatea, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den eremukoa.
  • Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko adina ez gainditzea.
  • Hauetako titulazio bat: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu-
    titulua, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatura, Irakasle diplomaduna, Gorputz Hezkuntzako espezialitatean, edo baliokideak, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina edukitzea.
  • Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisikoa eta psikikoa.
  • Guttienezko idatzizko eta ahozko c1 maila euskaraz

Eskabideak urriaren 20ko 13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dira Berako Herriko Etxean.

Lanaldi osoko kontratu mugagabea eginen da hautatutako pertsonarekin, sei
hilabeteko probaldiarekin eta azaroan lanean hastea aurreikusten da. Probaldia gaindituz gero, kontratatutako langilea lan-kontratudun langile finko bihurtuko da. Gainera, kontratatu ez diren gaindituekin, gerentearen lanpostua betetzeko aldi baterako
kontrataziorako izangaien zerrenda osatuko da.

Deialdiaren oinarriak eta baldintza guztiak ikusteko, egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun