Manttale Ttiki atletismo eskola larunbatean hasiko da Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 6a, 08:30

Asteburu honetan hasiko dira Manttale Ttiki atletismo eskolakoak ikasturte berrian.

Manttale Ttiki atletismo eskolaren 2023-2024 ikasturtea urriaren 7an hasiko da, larunbatean, Berako Toki Ona kiroldegian. Eskolan 2011 eta 2017 bitartean jaiotako haurrek parte hartu ahalko dute (bi urte horiek barne) eta larunbatetan izanen da, 10:00etatik 12:00etara.

Lehendabiziko hiru larunbatak probatzeko izanen dira eskolan parte hartu nahi duten guztientzat.

Gazteentzako entrenamenduak, berriz, (12 urtetik goitikoentzat), ortziraletan hasiko dira, urriaren 6an, Berako kiroldegian.

Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi manttalettiki@gmail.com helbidera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun