Asteburu honetan IrriSarri Bike Enduro txapelketa jokatuko da Igantzin

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 5a, 20:00

Irrisarri Landen eginen dute mendi bizikletako enduro proba, Sustrails Open Enduro BTT txapelketako bigarrena.

Irrisarri Bike Enduro txapelketaren bosgarren edizioa jokatuko da asteburu honetan Igantziko Irrisarri Landen. Aurten lehen aldiz antolatu den Sustrails Open Enduro BTT txapelketaren barrenean hiru proba eginen dira, eta Igantzikoa bigarrena da, irailaren 23 eta 24an Lesakan egin zenaren ondotik. Urriaren 21etik 22ra hirugarren eta azken jardunaldia eginen da Basaburuko probarekin.

Hala, asteburu honetan IrriSarri Bike Enduroren txanda izango da eta 70 txirrindulari baino gehiago espero dituzte. Igande goizean lasterketa nagusia jokatuko da, zortzi kategoriatan banatuak. 21,6 kilometroko ibilbideak osatu beharko dituzte guztira, 1.117 metroko desnibelarekin. Larunbatean 15:00etan haurren lasterketa eginen dute.

BTT enduroko probak bi bideren arteko lasterketak dira, eta parte-hartzaile bakoitzak kronometratutako denboraren aurka borrokatzen du. Probak zenbait tarte kronometratu (OT) ditu, lotura-tarteen (TE) arabera lotuak, denbora itxiekin. Kronometratutako tarteak banakakoak dira eta, normalean, beheranzkoak.

 

Izena emateko azken egunak

On line izena emateko azken eguna urriaren 6a, ortziralean 18:00etan, baina urriaren 7an izena eman ahal izanen da parkean, 12:00 baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun