Lazkaoko Kantaka Abesbatzak emanaldia eskainiko du urriaren 8an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 6a, 09:00
Lazkaoko Kantaka abesbatzak igande eguerdian abestuko du Lesakako Harriondoa kultur etxeko komentuan.

Lazkaoko Kantaka abesbatzak kontzertua emanen du urriaren 8an, igandean 12:00etan hasita Lesakako Harriondoa kultur etxeko komentuan. Giltzarri abesbatzak antolatu du emanaldia, Lesakako udalaren laguntzarekin.

Kantaka abesbatza

Kantaka abesbatza Lazkaoko San Benito ikastolan sortu zen 2001. Urtean. 2015. Urtera arte Débora Herrerok zuzendu zuen. Gipuzkoako Goierriko hainbat udalerritako kideek osatutako abesbatza mistoa da.

Taldearen helburua errepertorio zorrotza eta askotarikoa lantzea zen, garai eta estilo ugarietako obrak landuz, profanoak zein erlijiosoak. Hainbat lehiaketatan parte hartu du Kantaka abesbatzak: 2007an Errenteriako Gabon Kanten Lehiaketan lehen saria eskuratu zuen, 2008an Villa de Avilés Nazioarteko lehiaketan hirugarren saria, 2010ean Diario Vasco Digital Saria irabazi zuen Zarzuela gaua ikuskizunagatik eta 2014an finalista izan zen Zumarragako Antzinako XVI. lehiaketan.

2015ean Javier Alberdik hartu zuen Kantaka abesbatzako zuzendaritza. Garai berri honetan tokiko eta tokikoak ez diren hainbat musika eta talderen arteko lankidetza indartu eta proiektu aberasgarriak burutu ditu (Aita Donostia abesbatza, Ormaiztegiko Urmaiz, Itsasoko Izazpe, Azpeitiko Julian Barrenetxea, Gontzal Mendibil, Kalaka, Oskarbi…).

Abesbatzen arteko lankidetzatik abiatuta egindako bertze proiektu batzuetan ere parte hartu du: The Armed Man, Karl Jemkinsen Bakearen aldeko meza, Vivaldiren Gloria, Amadeus Mozarten Missanr 14, erraterako.

2018an Kantaka abesbatzak Lazkaoko lehenengo musika zikloa antolatu zuen, Lazkaoko udalaren laguntzarekin. Ordutik, etenik gabe, udazkenero egiten dute musika ziklo hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun