Merkatu afaria bertsolariekin izanen dute urriaren 19an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 5a, 15:00
Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizaso ariko dira kantari urriaren 19ko Lesakako merkatu afarian.

Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan Kasinoan eginen den afarian

Merkatu afaria egiteko ohitura bada Lesakan hamabortzero, ortzegunarekin, Kasinoan. Bada, urriaren 19ko merkatu afaria Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariekin, Lesakako udalak eta Bortzirietako bertso eskolak antolatua.

Urriaren 19an, ortzegunean 20:00etan izanen da hitzordua Kasinoan. 25 euroko menuan, arrain zopa edo entsalada, legatza edo ajoarrieroa edo entrekota, postrea eta kafea izanen da, ardoarekin, urarekin edo sagardoarekin bustia. Izena emateko 618 96 30 11 whatsapp zenbakira idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun