Kataluniatik 110 lagun inguru etorri dira eta Mediterraneoko eguraldia ere beraiekin ekarri dute. Asteburu beroan emanaldi ederrak eskaini dituzte eta Lesakan izan duten harrera «sinestezinarekin». Emanaldietan plazan bildutakoek ere parte hartu zuten, castell edo giza-dorreen oinarria sendotuz. Berriz ere errepikatzeko gogoz gelditu dira Granollerseko castellerrak eta Lesakako kultur taldeak Kataluniara joateko gonbitea ere luzatu dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!