Portugalgo dantzariak asteburuan Beran izan dira

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 2a, 11:00

Portugalgo Sao Pedro de Casteloes herriko dantzariak Beran izan dira asteburuan Gure Txokoa Dantza Taldeak gonbidatuta.

Ortziralean ailegatu ziren Berara, eta arratsaldean karrikaz karrika ibili ziren musikariak eta dantzariak. Larunbatean, aldiz, goiza herriko dantzariekin pasa zuten eta Euskal Herriko dantzak ezagutzeko aukera izan zuten. Arratsaldean emanaldia egin zuten herriko dantzariekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun