Kooperatibak izanen dituen lantaldeen bilera egin zuten lehenik, eta ondotik kooperatibaren zuzendaritza organoen ardura banaketa egin zuten. Ainhoa Lanz izanen da lehendakaria, Aitor Elexpuru lehendakari ordea eta udaleko ordezkaria eta Jaione Iraola idazkaria. Horiekin batera Jon Abrilek, Gerardo Rosek eta Joxe Mari Irazokik osatuko dute zuzendaritza.
Urriaren 26an eginen dute kooperatibaren jende aitzineko aurkezpen ofiziala.