Egoitzako egoiliarrak, Peñaren senitartekoak—Madrildik espresuki Berara joandakoak tartean— eta hainbat herritar elkartu ziren omenaldian asteartean Beran. Eguraldi ederra zela aprobetxatuz, egoiliarrak kanpora atera zituzten eta han egin zuten ekitaldia.
Peñaren biloba Lorea Sarobek eta Ane Sarobek dantzatu zuten aurreskua Berako txistulariek lagunduta. Ondotik, Patxi Castillo udaleko zinegotziak hartu zuen hitza zorionak emateko. Abesbatzak eta Bixente Garrok kantatu zuten, eta Peñaren bizitza ere oroitu zuten. Tarta bat ere prestatu zioten eta zorionak zuri kantatu eta suziriak bota zituzten.
Hainbat sari ere jaso zituen: lore sorta bat hartu zuen udalaren izenean, bertzea egoitzako langileen izenean eta baita Larhunen urte aunitzez lankide izan zituenen izenean ere. Udalak pastak ere aman zizkion. Ekitaldia bukatzeko luntxa izan zuten.
Bai Peña eta baita bere familia ere hagitz eskertuak ziren ospakizunarekin.