DNA programan landutako ‘Luz negra 5778K’ egitasmoa erakutsiko dute irailaren 29an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 28a, 11:30

Carmen Larrazek zuzendutako Dinamo dantza taldeak egindako egonaldian prestatutakoa ikusgai izanen da ortziralean 19:30an hasita Harriondoan

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako programa artistiko bat da DNA, Baluarte Fundazioarekin lankidetzan, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu. 2023ko edizio honetan egonaldi bat Lesakako Harriondoa Kultur Etxean garatu da uztailaren hasieran eta azkeneko aste hauetan. Carmen Larrazek zuzendutako Dinamo Danza taldeak egonaldi honetan sortutako Luz negra 5778K proiektua erakusteko asmoz, ortziralean, irailak 29, 19:30etan, erakustaldi ireki bat eginen dute Harriondoa Kultur Etxeko aretoan.

Carmen Larraz zuzendariak dioenez, «erakusketa honetan, argiaren portaeran bereziki liluragarriak iruditu zaizkigun alderdiak partekatu nahi ditugu, baita horiek dantzara eta konposizio koreografikora nola eraman ditugun ere. Zuen begiradak ere prozesuan parte hartzea gustatuko litzaiguke, aberasteko asmoz».

Dinamo Danza

  • Sorkuntza eta interpretazio koreografikoa: Alec Lechster, Lorenzo Avolio eta Carmen Larraz
  • Argien sorkuntza: Andoni Mendizábal
  • Musika: Hilario Rodeiro, RIval Consoles
  • Jantziak: Illazki Martirena
  • Laguntza zientifikoa: Joaquín Sevilla
  • Zuzendaritza: Carmen Larraz

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun