A30 Greba Feminista Orokorra

Goldatz Berako Talde Feministak bilera irekia eginen du bihar

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 28a, 11:00

Goldatz talde feministako kideak, Berako bestetako txupinazoa bota aitzinetik.

Ikasturtea hasi berri den honetan bilera irekia eginen dute bihar, ortziralea, Goldatzeko kideek. Aurten, ohiko ekintzak antolatzeaz gain, azaroaren 30ean egin asmo dute greba feminista antolatzeko lanean ere ariko dira Goldatzeko kideak. Bilera Beralandetan eginen dute 19:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun