Teknologia berriek haurrengan eta familiengan duten eraginari buruzko tailerra Beran urriaren 9an eta 11n

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 29a, 16:00

'Gaur egungo teknologia eta bere eragina haurrengan eta familiengan' izena du  urriaren 9an eta 11n Beran eginen dute tailerrak. 17:30ean elkartuko dira Beralandetan eta gurasoei, irakasleei eta hezitzaileei zuzenduta dago.

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du bi eguneko ikastaroa, eta aitzinetik izena eman beharko da. Urriaren 3a, heldu den asteartean izanen da izena emateko azken eguna eta 634 22 36 59 zenbakira edo info@bortziriakgz.eus helbidera idatzita egin beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun