Granollerseko Colla castellera Xics de Granollers taldeak tailerra eta emanaldia eskainiko ditu asteburuan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 28a, 08:00
Colla castellera Xics de Granollers taldeak Katalunian hain ezagunak diren giza-dorre hauei buruzko tailerra eginen dute larunbat eguerdian eta emanaldia igande eguerdian Lesakako Plaza Zaharrean.

Asteburu honetan Kataluniatik etorritako Colla castellera Xics de Granollers castellersak izanen dira Lesakan. Irailaren 30ean, larunbatean 12:00etan tailerra izanen dute Plaza Zaharrean, Katalunian hain ezagunak diren giza-dorre horiek nola lantzen, prestatzen eta egiten dituzten erakusteko eta urriaren 1ean, igande eguerdian, emanaldia eskainiko dute toki berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun