Sendaberri zirkuituaren bi emanadi izanen dituzte urrian Beran eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 27a, 20:00
Zuk Performing Arts Company taldeak 'Yerma' emanaldia eskainiko du urriaren 7an Berako kultur etxean.

Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri, paisaia eszeniko berriak zirkuituaren barrenean bi emanaldi izanen dira eskualdean, Beran eta Lesakan, zehazki.

Urriaren 7an, larunbatean 19:00etan Berako kultur etxean Yerma dantza emanaldia eskainiko du Zuk Performing Arts Company taldeak.

SCNO2 eta Dantzaz taldeek dokumentala eta dantza uztartzen dituen Basotik itsasora 2.0 emanaldia eskainiko dute urriaren 14an, larunbatean 19:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean.

Hauez gain, Lesakako Led Silhouette dantza taldeak Creepy Crawly ikuskizuna emanen du urriaren 6an Noainen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun