Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Alfarora (Errioxa) bidaia antolatu du urriaren 13an. Ortziralean 08:00etan abiatu eta Marqués de Montecierzo upategia bisitatu eta bertan hamaiketakoa eta ardo dastaketa izanen dute, interpretazio zentrora eta zikoinen begiratokira bisita gidatua, azoka eguna eta Venecia jatetxean bazkaria izanen dute 14:30ean.
Bazkarian honako menu honekin: babarrunak sakramentuekin, salda, entsalada, pikillo piperrak, bakailao bizkaitar erara, tarta eta izozkia, dena ardo beltzarekin eta gorriarekin, kafearekin, xanpainarekin eta txupitoarekin bustia. Ondotik dantzaldia eta bingoa izanen dute.
Txartelak hilaren 9ra arte eskura daitezke (bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro) jubilatuen ostatuan.