Iker Otamendi (elite gizonezkoak), Santiago Saez (M30 gizonezkoak), Juanjo Esnaola (M40 eta M50 gizonezkoak), Oihan Goia (Sub-18 gizonezkoak), Eneko Esuain (sub-23 gizonezkoak), Julen Urdin (ebike gizonezkoak) eta Lierni Lekuona (scratch emakumeak) dira zirkuituko lehen liderrak.
Urrian Igantzin eta Basaburuan
Txapelketak asteburu honetan, urriaren 7an eta 8an izanen du segida Igantziko Irrisarri Landen. Azken proba, berriz, Basaburuan eginen dute, urriaren 21ean eta 22an.