Elizako organoa zaharberritu dutela eta kontzertua antolatu du Lesakako Roqués Organoaren Lagunak elkarteak irailaren 30ean, larunbatean 19:30ean elizan. Iruñeko Orfeoiak abestuko du, Igor Ijurraren gidaritzapean. Zangozako Raul del Toro izanen da organo-jotzailea eta Lesakako musika bandako hiru tronpetistek, Mikel Galardik, Jabier Zubietak eta Mikel Iriartek ere joko dute.
Kontzertua hiru zatitan banatuko da. Lehenbizikoan euskal konpositoreen piezak abestu eta joko dituzte (Aita Donostia, Felipe Gorriti, Pascual Aldabe lesakarra, Lorenzo Ondarra eta Josu Elberdin). Ondotik, Lesakako bertze musikari handi batek, Miguel Etxebestek konposatutako Otoitza joko du organoarekin Raul del Torok. Azkenik, Alemaniako eta Frantziako erromantizismoko piezak joko dituzte, Anton Brucknerek, Gabriel Faurék eta Johannes Brahmsek konposatuak.
Aitzinera begira, Organorako musika Nafarroan zikloaren barrenean kontzertua emanen du Santiago Banda organo-jotzaileak urriaren 27an, 18:30ean elizan.