'Sexualitatea nerabezaroan' ikastaroa urriaren 4an Arantzan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 26a, 14:00

Iratxe Arretxeak eta Itsaso Baquedanok emanen dute solasaldia

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du gurasoei zuzendutako solasaldia eta irailaren 29a baino lehen eman beharko da izena.

Iratxe Arretxea eta Itsaso Baquedano sexologoek emanen dute solasaldia, eta aitzinetik izena eman beharko da. Ortziralea, irailaren 29an izanen da izena emateko azken eguna eta 634 22 36 59 zenbakira whatsapp mezu bat bidalita edo info@bortziriakgz.eus helbidera mezu bat bidalita egin beharko da.

Solasaldia Arantzako eskolako gimnasioan izanen da heldu den asteazkenean, urriaren 4ean, 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun