Portugalgo dantzariek emanaldia eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 27a, 10:23

Iaz Kataluniako dantzariak izan ziren Beran, eta aurtengo Portugalgoak joanen dira.

Gure Txokoa Dantza Taldeak antolatuta, asteburu honetan Portugal iparraldeko Sao Pedro de Casteloes herriko dantzariak Beran izanen dira dantzan.

Ortziralean ailegatuko dira dantzariak eta larunbatean, irailaren 30ean, 18:30ean dantza jaialdia eginen dute Toki Ona institutuko estalpean. Portugalgo Grupo Folclorico e etnografico S. Pedro de Casteloes taldeko dantzariez gain, Gure Txokoako dantzariak ere ariko dira emanaldian dantzan.

Beratarrak heldu den urtean joanen dira Portugalera dantzara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun