Ogi eta masa ikastaro praktikoa antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak, Irain eskola publikoaren eta Lesakako udalaren laguntzarekin. Urriaren 3an, asteartean 18:00etan hasita emanen du Irain eskolako jantokian Basque Culinary Center ikastetxeko Edorta Salvador okinak.
Izena emateko hondarreko eguna irailaren 26a, asteartea izanen da 617 21 24 49 whatsapp zenbakian (Amaia) eta 20 euro ordaindu beharko da. Plaza mugatuak dira eta Beti Gazteko bazkideek lehentasuna izanen dute.