‘Nola aurreztu argiaren eta gasaren merkatuan?'. Galdera horri erantzunez solasaldia eta mahai-ingurua izanen dute irailaren 28an, ortzegunean 17:30ean hasita Lesakako erabilera anitzeko udal aretoan (Koskontako bidea 7, 2.). Ane Nuñez, Bortzirietako kontsumitzailearen bulegoko arduraduna eta Ricardo Rodriguez, Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartekoa izanen dira hizlari.
Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Kontsumitzailearen Bulegoak antolatu, Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak zuzendu eta Nafarroako Gobernuak lagunduko duen ekitaldirako sarrera doan izanen da eta solasaldia bukatzerakoan, norbera faktura eramanez gero, bertan azalduko dute.