Bordazabaleko Frantxixka Apeztegiak irabazi zuen XX. gazta lehiaketa
Hogeigarren edizioa bete duen Igantziko gazta lehiaketan Bordazabaleko Frantxixka Apeztegiak izendatu zuen irabazle epaimahaiak; bigarren saria Antsoneberriko Enkarni Etxeberriak eskuratu zuen eta hirugarrena Argiñenbordako Karmen Larraldek.
Larunbatean, herriko dantzarien emanaldiaz gain. Gosaria, plater tiroketa, herriko frontenis txapelketako finala eta hirugarren posturako partida era mus eta partxis lehiaketak ere izan zituzten.
Igandea abiatzeko karrika-buelta izan zuten txistulariekin eta artisau azoka. Arratsaldean, kankailuekin eta buruhandiekin karrika-buelta egin zuten, herriko trikitilari gazteen laguntzarekin.