Euskal Herriko III. Disko Golf Txapelketa jokatu zen larunbatean Igantziko Irrisarri Landeko zelaian. Bi txanda jokatu ziren, goizeko txandan kategori desberdineko jokalariak nahasiak eta arratsaldeko txanda kategoria bakoitzeko jokalarien artean. Euskal Herriko txapelak jokoan, Lekunberri, Bilbao eta Baxi Basajauna taldeko jokalariak izan ziren. Aipatzekoa da MA50 kategorian, Baxi Basajaunako Iñaki Gonzalez izan zela txapeldun eta berak lortu zuen kategoria guztietako txartelik onena (-8). Mikel Ibarrola doneztebarra bigarren izan zen kategoria berean.
Sailkapenak kategoriaz kategoria:
MA1
- Rafa Sarriegi (Lekunberri DG) (-7)
- Jon Hedreida (Bilbao DG) (-4)
- Kris Vanbogelen (Lekunberri DG) (-2)
FA1
- Lorea Zulet (Lekunberri DG) (+47)
MA40
- Iker Rodriguez (Bilbao DG) (+3)
- Calixto García (Bilbao DG) (+7)
- Hal Matter (Bilbao) (+12)
MA50
- Iñaki Gonzalez (Baxi Basajauna) (-8)
- Mikel Ibarrola (Baxi Basajauna) (+10)
- David Angulo (Bilbao DG) (+14)
- Jose Joaquin Rouget
MJ18
- Beñat López (Bilbao) (+40)
- Oihan Goia
- Urtzi Ustariz
- Jon Izagirre
Baxi Basajauna Taldeak txapelketako laguntzaileak eskertu nahi ditu; Irrisarri Land parkeak zelaia uzten dio taldeari bai txapelketak jokatzeko baita entrenatzeko ere, Nafarroako Rural Kutxa, TTIPI-TTAPA/ERRAN.EUS, CRK discgolf, Euskadiscgolf, Zonadiscgolf eta Boinas Elosegui ere laguntzaile izan dira.