Bortzirietako Berdintasun Batzorde Irekiaren lehenengo bilera eginen dute asteartean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 22a, 15:00
Hainbat emakume Bortzirietako Berdintasun Plana osatzeko bileretako batean.

Bortzirietako Berdintasunerako azken planean jaso duten bezala, Bortzirietako Berdintasun politiketan parte-hartzea bultzatzeko urtean bi bilera ireki eginen dira eskualdeko emakume* eta talde feministekin. Horietako lehenengoa eginen dute heldu den asteartean.

Irailaren 26an, asteartea, 19:00etan elkartuko dira Berako Beralandetan eta Bortzirietako emakume* eta talde feministetako kide guztiak gonbidatu dituzte.

Ondoko gaiak landuko dituzte bileran: Berdintasun Batzorde Irekiaren izaera, urriak 15ean den Landa Eremuko Emakumearen Nazioarteko Eguna, azaroaren 25a eta azaroaren 30ean eginen den greba feminista orokorra. Ondotik, bertaratuek proposatutako gaiak landuko dituzte.

Bilerara bertaratzeko asmoa dutenek berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera edo 722 69 30 78 zenbakira idatzi beharko dute asistentzia konfirmatzeko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun