Bertze urte batez gaita eta atabal ikastaroa antolatu dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 21a, 16:00

Berako atabalari eta gaitariak herriko bestetan kalejiran.

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak gaita eta atabala jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du aurten ere. Ikastaroa Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan eginen dute, eta larunbat goizetan izanen da 11:00etatik 12:00etara, azaroan hasi eta ekainera bitarte.

Izena emateko epea irekia da dagoeneko eta urriaren 20a izanen da apuntatzeko azken eguna. Ikastaroak 100 euroko prezioa du eta gutxienez 5 lagun apuntatu beharko dira talde bakoitzean.

Izen ematea lotura honen bidez egin behar da, eta norbaitek zalantzaren bat badu 948 63 12 22 zenbakira deitu edo kultura@bera.eus helbidera idatzi dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun