Jose Luis Telletxeak eta Juan Jose Petrikorenak irabazi dituzte 'Bidaia' ikuskizuna ikusteko sarrerak

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 21a, 13:00

Ttipi txartela dutenen artean, 'Bidaia' ikuskizuna ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatu ditu TTIPI-TTAPAk eta Jose Luis Telletxea Etxarte eta Juan Jose Petrikorena Leunda izan dira irabazleak.

Larunbatean eginen dute 'Bidaia' ikuskizuna Berako Toki Ona kiroldegian 20:00etan. Denera 200 artistak baino gehiagok hartuko dute parte René Zugarramurdik sorturiko lanean. Gainera, horietako batzuk eskualdekoak izanen dira, Giltzarri abesbatzakoak eta Berako Labiaga ikastolako abesbatzakoak.

Sarrerak oraindik ere  salgai daude Berako Agara Prentsan, Lesakako Telletxea estankoan edota esteka honen bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun