Irakurle taldea sortzeko bilera eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 21a, 08:00

Euskarazko irakurzaletasuna sustatu asmoz, irakurle talde bat antolatzeko lanean hasi dira Berako gazte batzuk. Irailaren 23an, larunbatean, bilera bat eginen dute 12:00etan Beranlandetan.

Euskaraz leitzea da helburua, eta leitutakoaz taldean solas egitea, hausnartzea eta gozatzea. Larunbatean 12:00etan elkartuko dira  taldea osatu eta ikasturteko martxa antolatzeko. Talde irekia da, eta euskaraz leitzeko gai izatea da bertaratzeko baldintza bakarra. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun