Joan den larunbatean Galdakaon jokatu zuten 53. Santi Kurtze Sari Nagusia eta ehun txirrindulari pasatxo bildu ziren master mailako Bizkaiko txapela jokatzen zen proban. Mitxelenak munduko txapelketan eta Espainiako txapelketan lortutako sasoi puntua aprobetxatuz, sprintean garaitu zuen Elizondoko Fco. Javier Meoki.
Lasterketan Gaizka Otxandorena Transbidasoa-Inurrieta taldeko bertze txirrindulariak 24. postua lortu zuen master 30 kategorian, lasterketaren lehen erdian ihesaldi saiakera aunitz egin ondotik. Galdakaon ere izan ziren Ion Zeberio eta Agustin Pena; Zeberio 4. izan zen helmugan, ihesaldi luze baten ondotik, master 30 mailako garaipena eta mendiko saria lortuz, eta Pena 9. izan zen 40 master kategorian.
Igandean Iruritako Iñaki Villoria (Sarribikes) eta Elizondoko Gaizka Otxandorena izan ziren Caja Rural BTT Kopako irabazleak, Arazurin ospatu zen azken proban.
Hurrengo hitzordua Soriako Challengea izanen da heldu den asteburuan, sektore bikoitza izanen dute larunbatean eta etapa gogor bat igandean.