Bestak 2023

Umore ederrean lau eguneko bestak ospatu dituzte Etxalarko Urritzokieta auzoan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 19a, 07:00

Eguraldi eta umore ederra lagun, irailaren 14tik 17ra bestak ospatu zituzten Etxalarko Urritzokietako auzotarrek. Egun nagusia larunbatean egin zuten. 70 lagun inguru bildu ziren asauan eta ondotik mus eta partxis txapelketak, haurrentzako jokoak, Elizagoien Ahizpen erromeria, herri kirolak, kontzertua eta DJa izan zituzten. Jende andana elkartu zen arratsaldean eta gauean. 

Argazkiak eta testua: Irune Elizagoien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun