Bestak 2023

Giro ederrean ospatu dituzte Beran Illekueta auzoko bestak

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 18a, 18:00

Asteburuan ospatu dituzte Beran Illekueta auzoko bestak. Larunbatean hasi, eta atzo bitarte erraldoiak eta buruhaundiak, herri kirolak, auzotarren bazkaria, haurren jokoak, dantza emanaldia... denetatik izan dute. Argazkietan ikusten den bezala, giro ederra izan dute.

Zozketa ere egin dute asteburuan. Auzotarrak boletoak saltzen ibili dira azken asteetan eta hiru zenbaki hauek dira sarituak. Lehenengo saria 1.162 zenbakiarentzat izan da, bigarrena 1.166 zenbakiarentzat eta hirugarrena 0546 zenbakiarentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun